Alkatearen agurra

Alvaro Parro Betanzos Jauna
Alvaro Parro Betanzos Jauna
Lerro hauen bidez, Balmasedara ongi etorria eman eta web orrialde hau aurkeztu nahi dizuet. Orri honek aukera emango dizue zer eta nor garen eta zer eskaini ahal dizuegun jakiteko. Izan dadila gordetzen dugun Historiaren (Bizkaian fundatu zen lehen Hiriburua gara, 1199ko urtarrilaren 24an fundatu baitzen) eta teknologia berriak erabiliz bilatzen dugun modernitatearen arteko konbinazioaren adibide.

Tradizioaren eta modernitatearen nahasketa horretan sakonago ezagutu ahal izango dituzue gure ohiturak eta herritar guztien esku jartzen ditugun zerbitzuak.

Nolanahi ere den, ez dadila izan gu ez bisitatzeko aitzakia; izan ere, horixe baita modurik onena gu ezagutzeko, saltegiek eta ostalaritza-establezimenduek eskaintzen dutena eskuratzeko eta Balmasedako herritar guztiok barruan daramagun “izaera balmasedarra” ezagutzeko..

Agenda instituzionala

  • Ordenantzei buruzko informazioa
  • Aurrekontuak
  • Lan-Poltsa
  • Online ordainketak