Albisteak

Euskarazko Ludoteka 
Oraindik toki libreak daude Udalaren Euskaraz Zerbitzuak antolatzen duen euskarazko ludotekan izena emateko. Abenduaren 10etik ekainaren 16ra bitartean 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoek aukera izango dute euskaraz egingo diren tailerrez, jokoez, jaiez, irteerez eta abarrez gozatzeko. Ludoteka larunbatetan izango da, 10:30etik 13:30era, Zubi Zaharra ikastolan. Doan da baina bermea ordaindu beharko da. Interesdunek Euskara Zerbitzuan (udaletxeko 1. solairua. Miren) eska dezakete informazioa.