Albisteak

"Creando Futuro" 

 

Duela gutxi Balmasedako Misioen Taldeak 12.000 euro eman ditu Felisa de Palacio Villate moja balmasedarrak zuzentzen duen “Creando Futuro” proiekturako. Hezkuntza arloan ume nahiz gazteei laguntzeko sarea da proiektu hori eta “Fundación de Acción Social y Cultura Una Huellita” fundazioak sustatzen du. Lan-ildoak hauexek dira: hezkuntzan laguntzea, familia eta komunitatea sendotzea, eta erakundetzea. Proiektua Argentinako San Francisco Solano barrutiko gazteenei zuzenduta dago; barruti horretan Buenos Aires hegoaldeko auzo eta biztanle-gune marjinalak daude. Bertako gehienak paper, kartoi eta beira bilketatik bizi dira eta familia horiek oso kaltetuak izan dira ekonomia, gizarte eta hezkuntza arloan. Gainera, matxismoa, haurren aurkako indarkeria eta genero-indarkeria oraindik bizirik daude auzo horietan.
Lan horri buruzko eta gure Misioen Taldeak laguntzen duen beste lan batzuei buruzko informazioa daukazu web gune honetan: www.misionestercermundobalmaseda.org.