Albisteak

Herritarren bigarren Foroa 
Urtarrilean egin zuten bigarren Herritarren Foroa, Tokiko Agenda 21en Plan Berriaren aurretiko diagnostikoari amaiera emateko. Lehenengo foroan jendaurrean aurkeztu zen diagnostikoa eta herritarren ustez Balmasedaren indarguneei eta ahulguneei buruzko ekarpenak bildu zituzten. Lehentasunezko arloetan gauzatu beharreko ekintzak izan ziren bigarren saio horren ardatz. Halaber, bertaratuei galdetu zitzaien zein izango  litzatekeen  euren  ekintza nagusia Balmasedako alkate balira. Horren guztiaren ondorioz, foroa oso positiboa izan zen eta aurrerapausoa eman zen gure hiribilduaren inguruan herritarrek dituzten beharrei eta ideiei dagokienez.
Saio horretan komentatutako xede estrategikoetako batzuk honako arlo hauei buruzkoak dira, besteak beste: enplegu politikak sendotzea, hiribildukoak izateko zentzua indartzen duten kultura eta kirola dinamizatzea, eta gune degradatuak berreskuratzea. Hori guztia, Udaleko sailek euren beharrei buruz egin duten diagnostikoarekin  batera,  Ekintzen Plan batean bilduko da. Plan horren muga 2020. urtea izango da. Horren guztiaren xedea da Balmasedako      bizi-kalitatea     hobetzea, balmasedarrok harro egon daitezen gure udalerrian bizitzeaz. Garrantzitsua da aipatzea  Tokiko Agenda 21 Ibilbide-orri bat dela, udalerri baten eta bere inguruaren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren ekintzak biltzen dituena. Horretarako, ezinbestekoak dira ingurumena hobetzeko helburuak (kutsadura murriztea, hondakinak gutxitzea,  airearen  kalitatea  hobetzea, zarata gutxiago sortzea…), baina horiek ez dira adierazle bakarrak. Besteak beste, enplegua, merkataritza, industria, turismoa, kirola, kultura sektoreen garapen iraunkorrak ere badu lekua eta sektore horiek ere oso garrantzitsuak dira.