Albisteak

 

Balmasedako Udalak, Lanbideren 2020ko tokiko enplegu-ekintzetarako deialdiaren barruan, 12 pertsona kontratatzea aurreikusi du lehenengo fasean, Lanbiden langabe gisa erregisratutakoak eta Balmasedan bizi direnak.

Zehazki igeltserotzako 2. Mailako bi ofizial, igeltserotzako bi laguntzaile (DSBEren titularra edo onuraduna), baso-lorezaintzako lau langile eta baso-lorezaintzako beste lau langile (DSBEren titularra edo onuradunak) kontratatuko dira. Inskripzioak irailaren 14tik 22ra bitartean, biak barne, egin ahalko dira.

Eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira.

Informazio gehiago hemen (PDF 89KB)