Albisteak

Puntu lila 
Beldur barik. Jarrera horrekin lan egin behar da emakumeenganako indarkeriaren gizarte-gaitzaren aurka borrokatzeko.
Guztion eginkizuna da, urte osoan etengabe egin beharreko lana. Hala ere, egutegian egun berezi bat ezarri da, eginkizun hori gizarteratzeko eta jendeari gogorarazteko borrokatzen jarraitu behar dugula. Azaroaren 25a aukeratu da Mirabal abizeneko hiru ahizpak 1960an modu basatian erail zituzten egunaren oroitzapen gisa. Hiru ahizpa horiek Dominikar Errepublikako aktibista politikoak ziren, eta Rafael Trujillok aginduta erail zituzten.
Udalaren Berdintasun Sailak, Balmaz-ekin (Gazteria Zerbitzua) elkarlanean, zenbait ekintza antolatu ditu herritar guztiak emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizartearen aldeko borrokara deitzeko asmoz, berdintasunean oinarritutako hezkuntza sustatzeko eta indarkeria-egoeren aurrean tolerantzia eza eta salaketak sustatzeko. Jarraian, ekintza horiek argitaratu ditugu:
EGITARAUA
Azaroaren 9an: 
-Udalaren Osoko Bilkurak onetsi zuen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren karietara eginiko Erakunde Adierazpena .
EAJren, CLIren, eta Alderdi Sozialistaren aldeko botoekin eta Bilduren abstentzioarekin onetsi zen Euskadiko udalerriek azaroaren 25aren karietara (Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna) eginiko erakunde-adierazpena. Udal honek urte osoan eusten dio borroka horren konpromisoari, baina bereziki azaroaren 25eko astean, garai horretan, emakumeenganako indarkeria saihesteko hainbat ekintza antolatzen dira eta. Adierazpena herritar guztiei zuzenduta dago, eta gazteria-arloari ematen dio garrantzi gehien.
Berdintasun Arloak eskerrak eman zituen Alderdi Sozialistak aurtengo programa sortzen parte hartu izanagatik, eta, horrez gain, guztiei luzatu zien ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena. Azkenik, mota horretako oroitzapen-ekitaldiekin jarraitzeagatik penatu zen, baina indarkeriaren aurkako politikei eutsiko dietela berretsi zuen.
Azaroaren 19an:
-Puntu lilari buruzko Sentsibilizazio Eguna: informazioa emango da, eta puntu lila daukaten kartelak banatuko dira. Programa horrez gain, etxez etxe banatuko dira borroka honen alde egotea sinbolizatzen duten puntu lilak.
Azaroaren 20an:
-17:00etan: “Emakumeenganako indarkeria literaturan” tailerra. Emakumearen Etxea.
-18:30 ean: “Tratu onei” buruzko tailerra.   14  urtetik  gorako  gazteentzat. Hechos son Amores film laburra. Emakumearen Etxea.
Azaroaren 22an:
- 17:00etan.  Bideo Foruma. Filma: La Reina (The Queen). Emakumearen         Etxea.
Azaroaren 23an:
-20:00etan: “Gaur da eguna – Hoy es el día” proiektuaren aurkezpen ekitaldia, Balmasedako, Gordexolako eta Gueñesko udaletako gazteria-arloek    antolatutakoa.   Klaret  Antzokia.
Azaroaren 25ean:  EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
-Emakumeenganako indarkeriari EZETZ esateko ekintza bateratua. Balmasedar guztiei gonbidapena egiten zaie, euren etxeetako leihoetan puntu lila daukan kartela (programa honekin batera jaso dutena) jar dezaten. Izan ere, emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren sinboloa da.
-13:15ean:   Protesta     egiteko    kontzentrazioa, San Severino plazan.
-19:30ean: Zinea Klareten. Filma: Si de verdad quieres…
Horrez gain...
Aurreko urteetan bezala, Berdintasunean Hezteko Tratu Onei buruzko tailerrak egingo dira Mendia ikastetxean eta Zubi Zaharra ikastolan.
EKINTZA BEREZI BATZUK
Berdintasunerako tailerrak
Azaroaren 20an, bi tailer antolatu dituzte Emakumearen Etxean, eta helburu bakarra dute: emakumeenganako indarkeria errotik deuseztatzea. 17:00etan, literaturak gai hau islatu duen moduari buruz hitz egingo dute.
Dagoeneko, Emakumearen Etxeko eta Udal Liburutegiko erabiltzaileek hainbat testu jaso dituzte, euren azterketa egin dezaten. Hala ere, oraindik garaiz zaude parte hartzeko eta zuri interesatzen zaizun testuren bat proposatzeko. Horretarako, etor zaitez Emakumearen Etxera edo deitu 946103099 telefono-zenbakira. Horrela, testuak egun batzuk lehenago igorri  ahal  izango  zaizkie  parte-hartzaileei, tailerra egiteko unean eztabaidan zentzu hertsian arreta jarri ahal izan dezaten, norberak testua aukeratzeko izandako arrazoiak eta azpimarratu nahi dituen ideiak oinarri gisa hartuta.
18:30ean beste tailer bat izango dugu, publiko gazteari zuzendutakoa eta Hechos son Amores film laburra bere baitan izango duena. Obra horrek gazteen ohiko egoerak jasotzen ditu, neska-mutikoen bizitzako egoerekin bat egiteko eta motibatzeko, abiapuntu gisa hartuta maitasunaren eta bikotekideen arteko harremanen inguruan hausnartu beharreko hainbat jokabide. Tailerraren xedea da batzuek eta besteok honako balio hauek geure egitea: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, norberaren autonomia eta gure bizitzaren inguruan erabakitzeko askatasuna, gatazkak modu baketsuan konpontzea, norberarenganako eta besteenganako errespetua izatea, erantzukizuna izatea eta abar. Zoriontasun handiagoa emango diguten eta gizarte hobea eraikitzen lagunduko diguten ideiak eta jardunbideak dira.
Azkenik, azpimarratu behar da aurreko paragrafoan aipatutako xedeak lortzeko, Tratu Onei buruzko tailerrak ere antolatuko direla Mendia eta Zubi Zaharra ikastetxeetan; izan ere, etorkizuna gure seme-alaben esku eta mundu hobea eraikitzearen aldeko hezkuntzaren esku dago.
“Gaur da Eguna” ekitaldia
Balmasedako, Gordexolako eta Gueñesko Gazteria Zerbitzuak buru-belarri ari dira Emakundek antolatutako “Gaur da Eguna - Hoy es el día” proiektuan. Horren bidez, gazteek elkarrekin lan egin dute film labur bat egiteko; zehazki, neska-mutikoek gaur egungo emakumeenganako berdintasun faltaren egoerari nola aurre egiten dioten erakusteko asmoz. Besteak beste, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta sexu-indarkeriaren gaitzespen irmoan oinarritutako jarrerak eta jokabideak erakusten dira. Sortu duten bideoa bozkatu egin da, eta edizio honen amaieran, esan dezakegu Euskadi osoan lehenengo hamarren artean geratu dela. Horrek esan nahi du azken bozketetan sartzeko aukerak dituela. Horietatik aterako da, hain zuzen ere, irabazle suertatuko den lana.
Neska-mutikoek eginiko bideoa datorren azaroaren 23an egongo da ikusgai, Klaret Antzokian, 20:00etan. Ekitaldi hori “Hollywood” estilorik puruenean eginiko ekitaldi gisa antolatu dute. Gazteek eurek egingo dituzte aurkezle-lanak, eta proiektuan parte hartu duten lau musika-taldeek zuzeneko emanaldia egingo dute: xede horretarako konposatutako abestiak joko dituzte.
Enkarterriko udalerrietako gazte asko, esku hartu duten hiru udaletako ordezkariak eta bestelakoak bertaratzearekin batera giro beroa egotea espero dute.
Amaieran, Balmasedako, Gordexolako eta Gueñesko hainbat gaztek genero-indarkeriaren aurkako adierazpena irakurriko dute. Ez ezazu galdu doako sarrera duen ekitaldi hau. Gainera, azaroaren 25eko programazioaren barruan, berritasun esanguratsua adierazten du eta etorkizuna osatzen duten gizarte-sektorea bere baitan hartuko du.
La Reina bideo-foruma
Azaroaren 22an, 17:00etan, Emakumearen Etxeak bideo-foruma eskainiko du La Reina filmaren bidez.
Diana printzesa hil zelako albistea eman zutenean, publiko britainiarrari astindua eman zioten eta Isabel II erregina Balmoral gazteluaren murruen atzean ezkutatu zen bere familiarekin, ezin ulerturik herriak tragedia  horren  aurrean  eman  zuen  erantzuna. Zirrara-keinuek gainezka egin zutenean, lehen ministroak monarka bere agindupekoekin berriz ere elkartzeko modua bilatu behar du. Filmaren euskarri gisa, errege-etxearekin estuki lotuta dauden pertsonaia ugarirekin elkarrizketak egin dira, bai eta adituekin ere, krisi-egoeran dagoen familiaren barne-deskripzioa erakusteko.