Albisteak

Kartela 
Behargintza-Enkarturrek Enpresa Proiektuen Lehiaketaren seigarren ediziorako epea ireki du. Urriaren 31ra arteko epea daukazu zure ideiak Gueñesko Behargintzan aurkezteko (Enkarterri kalea, 2 – 1. solairua).
Bi maila daude, helduak eta gazteak; maila bakoitzean bi sari egongo dira. Bi kasuetan, lehenengo sariak aukera emango du 1.500 euro eskudirutan jaso eta Enkarterriko enpresen haztegietako batean lokal bat hiru urtez doan erabiltzeko. Helduen mailako bigarren saria 1.000 eurokoa izango da, eta gazteen mailan, diru horrez gain, pertsona helduen lehenengo sarian eskaintzen den gozamen eskubide berdina lortu ahalko da.
Enkarterrian badago zure enpresa sortzeko leku bat. Enpresa proiektu bat badaukazu, eta proiektu hori aurrera eramateko gogo handia baldin badaukazu, hauxe da zure aukera. Behargintza-Enkarturrek, bertako autoenplegurako zerbitzuaren bitartez, zure ametsak errealitate bihurtzen lagunduko dizu. Informa zaitez 946801002 telefono zenbakian (Irene).