Albisteak

Emakumearen Nazioarteko Eguna 

Martxoaren 8an, nazioartean Emakumearen Eguna egingo da. Gure Udalaren Berdintasun Sailak bat egingo du omenaldi horrekin, eta martxoaren lehen astean zenbait jarduera antolatuko ditu guztioi gogorarazteko emakumeen borrokak bide luzea duela egiteko, harik eta gizonekin berdintasunean parte hartzea lortu arte. Halaber, Zoko Maitea etxekoandreen elkarteak Berdintasun Sailarekin egiten du lan kontzientziazio zeregin horietan.
Martxoak 4, astelehena
17:30ean: berdintasunaren aldeko haurrentzako ipuin kontaketa: “Emakumezkoak kontatzen=Berdintasuna”.  Sarrera librea  4  urtetik  gorako  neska-mutilentzat. Emakumearen Etxean.
Istorio txiki horietan emakumea izango da narrazioaren protagonista eztabaidaezina. Akzioa, abentura, ausardia, adiskidetasuna… Mota guztietako kontaketak dira, estereotipoak gainditzea xede dutenak. Ipuin guztiak positiboak izango dira, eta egoerak iraultzen laguntzeaz gain, erakutsiko dute neskek zeresana dutela gizartean.
Martxoak 5, asteartea
Erakunde adierazpena. Balmasedako Udalak, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, erakunde adierazpena aurkeztuko du Udal Bilkuran, onesteko.
17:30ean: Emakumeen omenezko antzezlana: “EVITA”. Sarrera librea. Emakumearen Etxean.
Evitak, denboraren eta objektuen bitartez, emakumearen bizitza kontatuko du. Emakumea, beti ahaztua. Paradisutik galtzetara, Eva handia historiaren oinarri eta habe izan da, eta, historian bertan zehar, aurrera egin beharrean, alderik alde ibili da. Evita, beraz, historian egindako ibilbidea da, jarrera kritikoarekin, baina jarrera hura gozo eta xaloa ere bada, betiereko protagonista bezalakoa, hain zuzen.
Martxoak 6, asteazkena 
17:00etan: Bideoforuma: “Las Nieves del Kilimanjaro”. Sarrera librea eta kafea filmaren ondoren. Emakumearen Etxean.
Victor Hugoren poema batean inspiratua dago, eta Robert Guédiguian zine zuzendariak istorio hunkigarria eraiki du film honetan, giza elkartasunari eskainitako oda. Istorioak kontatzen digu Michel zoriontsua dela Marie-Clairekin, nahiz eta langabezian geratu den. 30 urte dira elkar maite dutela. Harro daude euren borroka politiko eta sindikalez. Kontzientziak begiradak bezain gardenak dituzte. Baina zoriontasuna, leihoa bezalaxe, birrindu egingo zaie bi gizon  armatu  eta  maskaratuk  erasotzen dituztenean, ezkontza eraztunak indarrez kendu eta euren kreditu txartelekin alde egiten dutenean.
Martxoak 7,osteguna
Kultur txangoa Burgosera, Zoko Maitea elkarteak antolatua. Informazio gehiago Emakumearen Etxean.
Martxoak 8, ostirala: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
21:30ean: Afaria udal frontoian. Informazio gehiago Emakumearen Etxean.
Afarian zehar Balmasedako Berdintasun Sailak hainbat opari zozketatuko ditu.
Martxoak 9,larunbata
19:30ean: Zoko Maitea elkarteko zendutako bazkideen aldeko meza.