Albisteak

Gizarte Ekintza 
Joan den 2011. urtean Balmasedako Udalak 61.569 euro banatu zituen Gizarte Larrialdietarako Laguntzen bidez. Diruaren % 86 etxebizitzarekin lotutako gastuak (argindarra, ura, alokairua…) ordaintzeko banatu zen, eta gainerako  %14a eskatzaileen oinarrizko beharretarako (janaria, arropa…etab.).
Lehenengo seihilekoan 30.327,76 euro banatu ziren 76 eskatzaileren artean. Horietatik 24ri ukatu egin iztaien laguntza, ez baitzituzten beharrezko baldintzak betetzen. 25 pertsonek lehenengo aldiz eskatu zuten laguntza, eta gainerako 51ek aurretik ere eskatua zuten. Onetsitako 52 eskabideetatik 30 pentsiodunenak ziren (GLLetako guztizko zenbatekotik 11.053,23 euro eskuratu dira urteko lehenengo sei hilabeteetarako), 23 etorkinenak (guztira 6.762,49 euro) eta 9 guraso bakarreko familienak (guztira 1.301 euro). Besterakoa, 11.211,04 euro, beste eskatzaile mota batzuetarako erabili da.
Bigarren seihilekoan 31.241,24 euro banatu ziren 87 eskatzaileren artean. Guztira, 21i ukatu zitzaien laguntza. Bigarren seihileko horretan 36k eskatu zuten lehenengo aldiz laguntza, eta gainerako 51ek aurretik ere eskatuta zuten. 24 pentsiodunak ziren (8.181,96 euro guztira), 34 etorkinak (guztira 9.883,06 euro) eta 14 guraso bakarreko familiak (guztira 991,58 euro). Falta diren 12.184,64 euro beste eskatzaile mota batzuetarako erabili da. Portzentajeak emanez, urteko guztizkoaren % 31,24 pentsiodunek egindako eskaerei aurre egiteko erabili da, % 27,04 etorkinentzat eta % 3,72 guraso bakarreko familientzat.% 38 beste eskatzaile mota batzuetarako erabili da.
Hasi berri dugun urterako,Eusko Jaurlaritzak,dagoeneko, GLLetarako erabiltzeko diru-laguntza eman digu, guztira 68.419 euro.