Albisteak

Ludoteka 
Udaleko Euskara Zerbitzuak Ludoteka antolatu du 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat Zubi Zaharra Ikastolan. Larunbatetan izango da, 10:30 eta 13:00a bitartean, abenduaren 10etik ekainaren 16ra arte, hurrengo egunetan:
- Abenduak 10,17
- Urtarrilak 14, 21, 28
- Otsailak 4, 11, 18, 25
- Martxoak  3,10, 17, 24,31
- Apirilak 21,28
- Maiatzak 5,19
- Ekainak 2, 9, 16
Larunbatetako ludotekaren bidez, haurrek euskara modu naturalean erabiltzea bultzatu nahi dugu, testuinguru ludiko eta hezitzaile batean. Hau guztia elkarrekiko errespetu eta lankidetzarako metodologia oinarri hartuta eta jolasak, tailerrak, jaiak, irteerak, mozorroak,…erabiliz.
Ludoteka dohainik izango da, eta fidantza-sistema ezarriko da: haur bakoitzeko 30 euro sartu beharko da Ipar Kutxako 3084 0035 14 6300000016 kontu zenbakian (ziurtagirian adierazi: “Larunbatetan euskaraz” eta haur kopurua). %80tik gorako asistentzia izanez gero, fidantzako 30 euro bueltatuko dira.
Plaza-kopurua mugatua denez, izena emateko epea azaroaren 21etik 25era ezarri da Balmasedako Udalean (Euskara Zerbitzuan) 9:00etatik 14:00etara. Eraman beharreko dokumentazioa izen-emate orria beteta eta fidantza sartu izanaren banku-ziurtagiria dira.