Albisteak

Kubo kalea 
Kubo kaleko espaloia zabaltzeko lanak egiten jarraitzen dute. Jada amaituta daukate Kolitza autoeskola pareko zatia, eta zulatuta dago birmoldatu beharreko gainerako zatia. Aurreikusi dute lanak irailean amaituko dituztela. Obrak amaitzean, espaloiak bi metroko zabalera izango du, Balmaseda optikatik autoeskolara bitartean.
Lantaldea ari da lanok egiten baina, horiez   gain,  Lanbideren  diru-laguntzari esker kontratatutako langileak ere arituko dira.