Albisteak

Pandozaleserako errepidea 

Pandozaleserako errepidea
Pandozaleserako errepidean espaloi berria eraikitzeko lanak dagoeneko hasi dira, hain zuzen ere, Graziako Andra Maria kaleko parrokia etxeetatik Zokoko sarreraraino. Izan ere, alde horretatik jende asko igarotzen da  Kolitzara edo Pandozalesera igotzeko; gainera, Las Lacerasen eguneko zentroa duen egoitza sortu zenetik, zaintzaileek errepide horretatik eramaten dituzte  adinekoak herrigunera.
Espaloiak 1,20 metroko zabalera izango du eta udal langileek egingo dituzte lanak. Martxoan amaitzea aurreikusi dute. Espaloia egin ostean, bidea txikiago geratu denez, espaloi berritik joatea gomendatzen zaie oinezkoei.


Geltoki kalea
Geltoki kaleko espaloi berriaren lehenengo tartea amaituta dago. Urtarrilaren amaieran bigarren tarteko lanak (18 zenbakiraino) hasi ziren. Obra guztia martxorako amaituta egotea nahi dute eta horrela, Geltoki kaleak espaloi berria izango du FEVEko aparkalekuetatik gure herriko sarrerako aparkaleku berriraino.
Lan guztiak udal langileak egiten ari dira baita ere.