Albisteak

"Mujer 2012" Programa 
Boinas  La  Encartada  museoak  martxoan berdintasunaren inguruko hausnarketa egingo du jende ezberdinari zuzendutako hainbat jardueraren bidez. Jarduera horietarako leku mugatuak egongo dira, beraz, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea:

-Bisita tematikoa: “Emakumeek lantegian egindako lana”. Zenbatekoa 3 eurokoa izango da, eta martxoan eskainiko da, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

-Jarduera pedagogikoa: “Berdintasunean heztea: emakumeek lantegietan egindako lana”. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta DBHko lehenengo zikloko ikasleei zuzenduta dago, eta jardueraren barruan antzeztutako bisita egongo da; ondoren, talde dinamika. Zenbatekoa 2 eurokoa izango da, eta martxoan eskainiko da, lanegunetan, 10:00etatik 12:30era bitartean.

-Antzerki bisita berezia: “Lantegia 1918an”. Honako egun hauetan eskainiko da: martxoaren 11an (igandea), 12:00etan eta 13:00etan, eta martxoaren 17an (larunbata), 17:00etan. Zenbatekoa 3 eurokoa izango da