Albisteak

Balmaseda 

Gure hiribilduan egunotan gertatzen ari dena ikusita, Balmasedako Udaleko Bozeramaileen Batzordea (EAJ-PNV, talde sozialista, Bildu eta Candidatura Local Independiente taldeek osatutakoa) 2012ko urtarrilaren 27an bildu da, bertako herritar bat ETAko kide izatea leporatuta Frantzian atxilotu dute eta. Horrenbestez, Batzordea osatzen duten talde politiko guztiek aho batez erabaki dute adierazpen hau egitea:
1. Balmasedako Udalak pertsona guztien oinarrizko eskubideekiko daukan konpromisoa nabarmendu nahi du, pertsona oro egoera guztietan errespetatuak izan daitezen.
2. Gure hiribilduko bizilagun bat atxilotu dute eta pertsona horren familia bere egoeragatik kezkatuta egotea ulertzen dugu.
3. Berriro ere, ahalegina areagotzeko eskatzen dugu, indarkeria egoera guztiak behin betiko gainditzeko. Onartezina iruditzen zaigu iraintzea eta mehatxuak egitea, gure hiribilduaren elkarbizitzari kalte egiten diote eta.

Balmasedan, 2012ko urtarrilaren 27an.