Albisteak

Eskola Agenda 
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Balmasedako Euskara Zerbitzutik eskola-agendak banatu dira bertoko Lehen  Hezkuntzako ikasleen artean. Agendaren helburu nagusiak euskal kultura sustatzea eta guraso eta ikastetxeen arteko harremana euskaraz izatea dira, modu praktiko batean. Gainera, eskola agendaren bidez Bizkaiko beste hainbat herriren berri jasotzeko aukera izango dute, eta euskal mitologiako hainbat ipuin eta kondaira ezagutzeko aukera ere.