Albisteak

Salinillas 
Esleitu da herri-argiteria berritzeko bigarren fasea; Electricidad Gallastegui izan zen esleipenduna eta aurrekontua 102.873,92 eurokoa da. Proiektuaren helburu garrantzitsuena da argiteria eraginkorra eta iraunkorra izatea eta klima aldaketaren aurka borrokatzea.
Kalkuluen arabera, Balmasedan kontsumitzen den elektrizitatearen % 60 herri-argiteriari dagokio. Halaber, biztanleriak gora egin ahala, kopuru horrek ere gora egiten du. Farolek sortzen duten CO2-aren eta beste gas kaltegarri batzuen isuria saihesteko, “bola” moduko argiak kendu ziren lehenengo fasean. Izan ere, energiari begira ez dira oso eraginkorrak eta, gainera, asko kutsatzen dute.  Merkuriozko lurrinezkoak ere kendu eta sodiozkoak jarri ziren. Horrez gain, Led teknologia erabiltzen duten farolak jarri ziren gure hiribilduko bi parketan.
Bigarren fase honetan, iaz hasitako lanekin jarraituko da, argia behar den lekuan eta momentuan edukitze aldera eta  ingurumena  ahalik  eta  gutxien kaltetzeari begira. Salinillaseko futbol-zelaiko instalazioetara sartzeko bideari, Mojazelaiko antzinako errekastoaren kaleri eta kiroldegia eta bidegorriaren arteko bideari dagokienez, herritarren eskaerak aintzat hartu eta beste argi batzuk jarriko dira, gune horietan argi gutxiegi baitago. Larrugin auzoan eta instituturako bidean, aldiz, merkuriozko baporezko farolak kenduko dira. Izan ere, ez dira batere eraginkorrak eta asko kutsatzen dute.
Aurreikusi da bigarren fasea urteko azken bi hilabeteetan amaitzea. Tokiko Ekintza Planean (Tokiko Agenda 21) txertatu beharreko jarduera den aldetik, lan hauek Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du %70an.