Albisteak

Geltokiko aparkalekua 
Iazko abenduan lursaila erosi ostean, Geltokitik Hiribildurako sarrera egokitzeko obrei ekin diete. 25 aparkaleku plaza egokitu dituzte behin-behinean Hirigunearen sarreran. Gainera, Balmasedarako sarrera nagusi hori txukundu egin dute. Aurki egokituko dute bi metroko espaloia gune honetan. Espaloi horrek bat egingo du gaur egun dagoenarekin. Espaloi hori ere zabaldu egingo dute eta berriztatu egingo dituzte zintarriak eta lauzak.