Albisteak

 

Zure abizena Euskal grafiaz jarri nahi baduzu nahikoa da Erregistro zibilera joatea eta zure nahia esatea. Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete eta hurrengo agiriak eraman:NAN originala eta fotokopia (adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu eta haiekin joan beharko duzu), Jaiotza-agiri Literala (jaio zaren herriko erregistro zibilean lor dezakezu), Errolda Agiria (zure udaletxeko bulegoan) eta ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, Familia Liburua.