Albisteak

La Penilla 
San Severino egunaren bezperatik egon da La Penilla zubia zabalik; hala ere, egun batez itxi egin behar izan dute, kamioi batek kable elektriko bat apurtu baitzuen. Azaroko lehenengo bi asteetan amaituko dituzte hobetze lanak: barandak jartzea, zorua asfaltatzea eta seinaleak jartzea. Hirugarren astean, berriz, behin betiko zabalduko dute zubia bai oinezkoentzat bai trafikoarentzat.