Albisteak

Lanbide 
Gaur, urriak 17, zabaldu dute gure hiribilduan Lanbide Eskualdeko Enplegu Zentroa.  Aholkulari batek banaka artatuko ditu zentrora hurbiltzen diren guztiak eta lan munduratzeko euren ibilbideari eta lan-munduan sartzea ahalbidetzen duten lanabesei buruzko aholkularitza eskainiko die. Bestalde, erabiltzaileei lan-munduan sartzen lagunduko dien ekipamendu teknologikoa zein materiala izango du zentroak. Besteak beste, honako hauek aurkituko dituzu zentroan:
 -Internet-lotura duten ordenagailuak, lana bilatzeko, Curriculum Vitae idazteko…
 -Enplegu arloko berariazko bibliografia.
 -Enplegu-eskaintzak.
 -Lan-merkatuari buruzko informazio eguneratua, prestakuntza-baliabideak, lan-irteerak…
 -Enplegua bilatzeko bideei buruzko informazioa eta aholkularitza, lana eskuratzeko lanabesak, hautaketa-probak…
Jendea artatzeko ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta  16.00etatik 18.00etara. Martin Mendia kalearen 15. zenbakiko beheko solairuan, ezkerrean, egongo da.

Lanbide Orientabide Ekintzak
Halaber, gaur ere hasi dira Lanbide Orientabide Ekintzak gauzatzen. Ekintza horiek euren baitan hartzen dituzte:
-Lanbiden alta ematea enplegu-eskatzaile gisa.
-Eskaria eguneratzea (Lanbiden dagoen Curriculum Vitae, eskatutako lanpostuak berrikustea…).
-Banakako orientabide-ekintzak eta taldekoak.
Ekintza horietan parte hartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da lokalean bertan (Martin Mendia, 15 behea eskuinaldea - bulegoa) edo 946 800 477 telefono-zenbakira deituta, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.