Albisteak

Kontzertuaren kartela 
Konpondu ezin diren ustekabeko arrazoiengatik, Balmasedako Udalak atzeratu egin behar izan du Dover eta Nena Daconte taldeek ekainaren 11n, larunbata, udal-kiroldegian eman behar zuten kontzertua.
Lanean ari gara beste data bat jartzeko, eta albait arinen jakinaraziko dizuegu.
Erositako sarreren dirua saldu diren saltokietan itzuliko da. Balmasedako Udalak eta Radiation Toursek barkamena eskatu nahi dizuete eragindako eragozpenak direla eta. Nabarmendu behar dugu kontzertuak atzeratzeak ez diola ekarri diru-galerarik Balmasedako Udalari.