Albisteak

Teknologia berriak 
Orain dela gutxi teknologia berriei buruzko tailerra egin da "Mujeres abiertas al mundo" izenarekin. Diru-laguntzei esker egindako tailerra izan da, eta helburua zen Internet erakustea ezagutzarik ez zuten emakumezkoei. Nahiz eta partaidetza eskasa izan, Berdintasunaren eta Teknologia Berrien  Zinegotzigoetatik nabarmendu da eremu horretan alfabetatzea oso garrantzitsua dela eta horren alde egiten jarraituko du. Pertsona interesdun guztiak animatu nahi dira gai honen inguruan eurentzat interesgarri izan daitezkeen jarduerei buruzko iradokizunak egitera. Horretarako, Emakumearen Etxera edo TAZera jo dezakete.