Albisteak

Kafea egunero hartzea baino merkeago 
Eguenean kafe bat hartzea baino merkeagoa da Errotarena kiroldegi berriak eskaintzen dizkizun zerbitzu guztiak erabiltzea. Eguneko euro baten truke erabili ahal izango dituzu ekipatutako gimnasioa, igerileku girotuak, sauna eta, halaber, instalazio modernoetan antolatzen diren ikastaro eta jarduerak egin ahal izango dituzu. Gainera, teknikari adituek aholkuak emango dizkizute jarduera zure beharretara egokitu dadin. Kirolaren onura guztiez gozatu nahi baduzu, hemen duzu behar duzun guztia. Oso prezio merkean, gainera. Ez izan zalantzarik eta  eskatu informazioa kiroldegian bertan edo 946038543 zein 650093604  telefono-zenbakietara deituta.