Albisteak

Kutxatila Enkarterri Etorbidean 
Udalak Asfaltos Uribe enpresarekin adostu du Enkarterri etorbideko 45 kutxatila konpontzea. Enpresak etorbidea urbanizatzeko obretan jarritako abala berriz eskuratu aurretik egin beharko du obra hori. Lana astiro egin beharko  da; izan ere, trafikoa ez etetearren, kutxatilak banaka-banaka konpondu beharko dira, eta kutxatila bat konpondu ostean, hiru aste itxaron beharko da hormigoia erabat lehortu arte.