Albisteak

ArteKalea Balmaseda 

Balmasedan egingo da datozen hilabeteetan ArteKalea artearen aire zabaleko jaialdia. Euskal panorama artistikoaren eskultore adierazgarrienen lana izango da lehenengo edizio honen protagonista. Olazabal, Baroja, Aizkorbe, Lertxundi, Roscubas, Rekalde, Olmo, Anda, Ugarte, Jauregi, Arregi, Lasa, Herrera eta Mendizabal izango dira eskultore gonbidatuak.
Datorren ostiralean, ekainaren 6an, egingo da inaugurazio-ekitaldia Enkarterriko hiribilduan. Horretarako, prentsaurrekoa egingo da Horkasitas jauregian, eta jarraian bisitaldi gidatua. Amaitzeko, txakolin dastatzea izango dugu San Roque hotelean. Gainera, erakusketako komisario Koldobika Jauregiren ideia batean oinarritutako performancea antzeztuko da, Telmo Esnalen zuzendaritzapean. Musikaren konposizioa eta interpretazioa Susana Cencillorena da. Bitartean, aireko akrobaziak egongo dira, Iraitz Lizarraga eta kideen partez.