Albisteak

Via Crucis Balmaseda 
Duela hilabete batzuk dena dago prest 2012ko Via Crucis Biziduna prestatzeko. Otsailaren 22an Pasioan parte  hartzeko zerrendak ireki ziren eta martxoaren 20tik aurrera entsegu orokorrekin hasiko dira. Egun horretan, 20:00etan, batzar orokorra egingo da udal frontoian. Bestetik, martxoaren 17an Jesusen ohiko bazkaria egingo da. Horretan Kristoren azken orduak antzeztu dituzten eta aurtengo Jesus izango den Juan Ramón Gonzálezi babesa eta laguntza emango dioten balmasedarrak bilduko dira. 
Era berean, jakinarazi nahi dizuegu aurten Via Crucis Bizidunaren Elkarteak antolatutako Haurren III. Marrazki Lehiaketa egingo dela. Horrek aurten ñabardura berezia izango du; elkarteko kide, lehiaketako “alma mater” eta berriki hildako Javier Santa Colomaren omenezkoa izango da. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako umeei dago zuzenduta eta lanak martxoaren 21ean bilduko dira. Gainera, horiek 26tik aurrera Kultur Etxean ikusgai egongo dira. Azkenik, sari banaketa martxoaren 29an egingo da Kultur Etxean, 18:00etan. 
Aurten ere Bilboko komunikabideen aurrean Via Crucisaren aurkezpen ofiziala egingo da, baina horren berri aurrerago emango dugu. 

Sarrerak
Sarrerei dagokionez, hiru modu egongo dira lortzeko: 
- Martxoaren 7an, asteazkenean, 8:00etatik aurrera eta apirilaren 2ko 14:00ak arte Telebankaren (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:00etara eta larunbatetan 8:00etatik 14:00etara) edo 301 10 11 22 telefonoaren bidez. 
- Apirilaren 1ean, igandean (Erramu-igandean) 12:00etatik 14:00etara.
- Apirilaren 5ean, Ostegun Santuan, 17:00etatik 21:00etara Enkarturren.
- Apirilaren 6an, Ostiral Santuan, 8:00etatik 9:15era Klaret Antzokiko txarteldegian. 

Prezioak honako hauek izango dira: 
Ostegun Santua
Aulkiak: 3 euro
Orokorra: Doan
Ostiral Santua
1. lerroko aulkiak: 13 euro
2. lerroko aulkiak: 11 euro
3. lerroko aulkiak: 11 euro
4. lerroko aulkiak: 9 euro
Tribuna: 7 euro
Zutik: 5 euro

Teknologia berriak
Azkenik jakinarazi behar dugu Via Crucis Bizidunaren Elkarteak ere teknologia berriekin bat egin duela, eta ondorioz, Facebook eta Twitterren dagoela. Bertan, Via Crucisarekin lotutako berrikuntzak, gertaerak, hitzorduak eta albisteak jarriko dituzte, ahalik eta gehien hazteko eta guztiongana denbora errealean iristeko: (@VC_Balmaseda).