Albisteak

Balmadenda 
Balmadendak, Balmasedako Merkatarien Elkarteak, argi erakutsi du batzeak indarra dakarrela, gaztelaniazko esaera zaharrak esaten duen bezala. Horrenbestez, Balmasedan denda edo ostalaritza enpresa txikirik baduzu, elkartearen kide izatearen abantailaz gozatu ahal izango duzu. Alde batetik, Balmadendak  antolatutako   ekintzetan parte hartu ahal izango duzu, eta kontuan hartu behar da orain arteko ekintzak oso arrakastatsuak izan direla: beherapenetako azoka, moda desfileak, Merkataritza Kalean izeneko ekintza, etab. Baina, horrez gain, elkartearen web berrian agertu ahal izango zara dohainik; doako prestakuntza jaso ahal izango duzu ikastaro,  hitzaldi edo jardunaldien bidez (% 100eko diruz lagunduta) eta, diru-laguntzak eskatzean, atxikita ez dauden beste negozioek jasoko luketen diru kopurua baino gehiago jasoko zenuke (% 5). Halaber, zure bezeroek autoa utzi ahal izango dute Ateneoko aparkalekuan erosketak egiten dituzten bitartean edo Balmadendako merchandising materialaz ere baliatu ahal izango dira: material gogor eta ekologikoz egindako poltsak, kortesiazko aterkiak, etab. Informazioa: 946800738 (Juan Antonio Andrade) edo 946801002 (Leire Ortega). Zure zain dituzu besoak zabalik.