Albisteak

Igeltseroa 
Joan den hilean, irailean, Lanbideren 2016ko Enplegurako Tokiko Ekintzen Programan parte hartuko duten pertsonak aukeratu ziren.
Aukeraketa horretan bost lanpostu geratu ziren hutsik: bi igeltsero laguntzaile eta basogintzako hiru laguntzaile.
Urriaren 31n eskaintza horiek berriro irekiko dira betekizunak bete arren irailean izena eman ez zutenek izena emateko aukera izan dezaten. Irailean izena eman zutenak eskaintzan ageri dira dagoeneko.
Eskaintzak 2016ko urriaren 31tik azaroaren 15era zabalduko dira, Lanbideren webgunean.
Bost kontratu horiek emakumeak kontratatzeko soilik erabiliko dira, deialdi hori arautzen duen araudian Lanbidek ezarritako ehunekoak betetze aldera.
Informazio gehiago jasotzeko deitu 946800477 zein 946801002 telefono-zenbakietara edo idatzi centrodeempleo1@balmaseda.eus zein balmalan@balmaseda.eus helbideetara.

Informazio-esteka