Albisteak

Balmaseda 
2017an, Balmasedako Udalak 90.000 euroko partida bideratuko du (aurreko urtean baino 30.000 euro gehiago) hiribilduko familien ekonomiei laguntzeko. Laguntza horiek 10 diru-laguntza motetan banatuko dira eta elkarren artean uztartu ahalko dira. Hauek izango dira: OHZ ordaintzeko laguntza (13.000 euro), eskolarako jantziak eta kirol-materiala erosteko laguntza (20.000 euro), euskara ikasteko laguntza (9.000 euro), ikasgaietarako eskolaz kanpoko laguntza jasotzeko laguntza (20.000 euro), bainuontzia  dutxa-ontziarekin  ordezkatzeko laguntza (6.000 euro), fatxadak,   teilatuak   eta   atariak   birgaitzeko eta EITtik eratorritako gastuetarako laguntza (7.000 euro), igogailuak instalatzeko laguntza (3.500 euro),   langabeak  prestakuntza-ekintzak egiteko joan-etorrietarako laguntza (3.000 euro), gutxieneko oinarrizko horniduretara lotzeko laguntza (3.500 euro), eta, azkenik, larrialdi-premietarako laguntza (5.000 euro).
Laguntza horiek jaso ahalko dituzte Balmasedan hiru urtez jarraian, gutxienez,   erroldatuta  daramaten  pertsonek eta familia-unitateek.
Familien diru-sarrerak kalkulatzeko, lan-errentak batuko dira, eskaera egin aurreko ekitaldian lortutako diru-sarrerak aintzat hartuta. Pentsioetatik (erretiroa, alarguntza, etab.) eratorritako diru-sarrerak, beste familiaburu batenak bezala zenbatuko dira. Zurztasun-pentsioek ez dute diru-sarrera gisa zenbatuko. Ezingo dira gainditu 14.859,50 euro garbiak familiaburu bakoitzeko. Muga hori 24.766 eurora igo daiteke bigarren kide batengatik eta 29.719,20 eurora hirugarren kide batengatik eta hortik gora.
Era berean, beharrezkoa izango da ohiko etxebizitza, garaje, trasteleku, eta, hala badagokio, norbere kontuko jarduerak egiteko higiezin bakarra edukitzea. Ez dira higiezintzat hartuko ohiko etxebizitza ez diren, bizitegi-erabilera ez duten eta 10.000 eurotik beherako balioa dutenak. Balio hori familia-unitatearen ondare-baloraziora gehituko da. Onuradunek ezingo dute 30.000 eurotik gorako ondarea izan pertsona baten kasuan, 35.000 eurotik gorakoa bi pertsona badira edo 40.000 eurotik gorakoa hiru pertsona edo gehiago badira.
Halaber, beharrezkoa izango da udal-zerga eta -tasen ordainketa eguneratuta izatea.
Eskaerak HAZen (Markes plaza 2) aurkeztu ahal izango dira urriaren 16tik azaroaren 17ra bitartean. Laguntzen emakida aurrekontu-zuzkidura egotearen araberakoa izango da. Eskaera guztietarako laguntza eman ezin bada, laguntzak hainbanatuko dira.
Zerbitzu Sozialen Zinegotzigoak datorren urterako diru-laguntza hauentzat kontzeptu berriren bat sartu behar bada aztertuko du. Horretarako, hiritarren iradokizunak eskatzen dute. Zer sartuko zenuke zuk berri?

Oinarriak    Txostena