Albisteak

Balmaseda 

Familia-ekonomientzako Laguntzen edizio berria

 


Eskaera.epea urriaren 15etik azaroaren 15era izango da.

Azken urteko dirulaguntz motak mantenduko dira.


2019an ere, Balmasedako Udalak 80.000 euroko partida eskainiko du udalerriko familia-ekonomiei laguntzeko.

Laguntzak 11 dirulaguntza motatan banatuko dira, elkarren artean bateragarriak izango direnak. Horrela, honako hauek ordaintzeko laguntzak emango dira:

·OHZ

·Eskolako arropa eta kirol-materiala

·Euskara-ikastaroak

·Eskolaz kanpoko laguntza

·Bainuontzia dutxa-plateragatik ordezkatzea

·Fatxaden, teilatuen eta atalondoen birgaikuntza eta EITtik eratorritakoak

·Igogailuak ipintzeko gastuak

·Langabeak prestakuntza-jardueretan parte hartu ahal izateko garraioa

·Gutxieneko oinarrizko hornidura izatea

·Erdi-mailako eta goi-mailako matrikulak zentro publikoetan, pribatuetan eta unibertsitate publikoetan

·Premiazko beharizanak.

Laguntza horiek eskuratzeko, pertsonak eta familia-unitateak Balmasedan egon behar dira erroldatuta, gutxienez 3 urteko antzinatasun jarraituarekin. Horrez gain, ohiko bizitokia udalerrian izan behar dute, eta baliabide ekonomiko zehatzak.

Familia diru-sarrerak kalkulatzeko, lan-errentak gehituko dira, eta kontuan hartuko dira eskaeraren aurreko ekitaldian jasotako diru-sarrerak. Pentsioetatik eratorritako diru-sarrerak (erretiroa, alarguntasuna, etab.) familia-kide batenak bezala zenbatuko dira. Ez dira zenbatuko zurztasun-pentsioak. Ezin izango da 15.453,90 euroko muga gainditu familia-kide bakoitzeko. Zenbateko hori 25.756,50 eurokoa izango da bigarren kide batentzat, eta 30.907,80 eurokoa hirugarren batentzat edo gehiagorentzat.

Soilik ohiko etxebizitza eduki beharko da, garaje eta trastelekuarekin, eta, hala badagokio, norbere kontura jarduerak egiteko eraikina. Ez dira eraikintzat hartuko ohiko etxebizitza ez diren, bizitoki-erabilera ez duten eta 10.000 eurotik beherako balioa dutenak. Haien balioa familia-unitatearen ondarearen balorazioaren araberakoa izango da. Onuradunek ezingo dute 30.000 eurotik gorako ondarea izan pertsona baten kasuan, 35.000 eurotik gorakoa bi pertsonen kasuan eta 40.000 eurotik gorakoa hiru pertsona edo gehiagoren kasuan.

Udal-zerga eta -tasak ere ordaindu beharko dira.

Eskaerak HAZen (Markes plaza 2) aurkeztu ahal izango dira, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean. Laguntzen esleipena aurrekontuaren esleipenaren araberakoa izango da. Ezin bazaie eskaera guztiei erantzun, laguntzak hainbanatuko dira. Web orriaren eta iragarki-taularen bitartez jakinaraziko da

Gizarte Zerbitzuen sailak aztertuko du ea datorren urtean kontzeptu berriak gehitu behar diren laguntza horietan. Horretarako, iradokizunak eskatzen dizkiegu herritarrei. Zer gehituko zenuke zuk?




Oinarri arautzaileak       Iragarki      Eskaera orriak