Albisteak

Kartela 

Hilabete honetan, tokiko eremuko ekintzaileentzako laguntzen beste edizio bat aurkeztuko da. Buruan negozio-ideiaren bat edo enpresa-proiekturen bat baduzu, Behargintza-Enkarturrek errealitate bihurtzen lagunduko dizu azaroan, abenduan eta urtarrilean. Parte-hartzaile bakoitzak Lanbideren 1.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izango du negozio-ideia bat aurkeztuz gero, eta 1.500 euroko laguntza enpresa-proiektuen kategoriara aurkeztuz gero. Gainera, 25 urte baino gutxiago badituzu diru-laguntza % 15 handitu ahal izango da, eta emakumea bazara, % 15 gehiago.
Ez izan zalantzarik eta zure proposamenak Behargintza-Enkarturrera bidali (Enkarterri kalea, 2, Güenes). Informazio gehiago nahi izanez gero, 946690877 telefono-zenbakira deitu edo Behargintza@enkartur.net helbidera idatzi. Urriaren 30era arteko epea duzu.