Albisteak

Mundua 

Balmasedako Udalak hirugarren munduarekin lankidetzan aritzeko proiektuetarako laguntzen 2017rako deialdia ireki du. Diru-laguntza horietarako partida 60.209 eurokoa da, eta helburua da garapen-bidean dauden herrialdeetan   sustatu   nahi   diren  ekintzak kofinantzatzea, garapen-proiektuen, garapenerako hezkuntzaren, merkataritza justuaren eta sentsibilizazioaren bitartez. Hemen sartzen dira larrialdietarako laguntza humanitarioak eta harrera-familien programak ere.
Norgehiagokaren prozedura erabiliko da laguntzak emateko. Halaber, diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira ezaugarri berak edo antzekoak dituzten beste batzuekin. Irabazi-asmorik gabeko GGKEek eta erakundeek eskatu ahal izango dituzte, gutxienez duela urtebete eratutakoak eta erregistratutakoak badira eta egoitza edo ordezkaritza Bizkaian badute. Gainera, helburuen artean izan behar dute lankidetza-jarduerak egitea eta beren helburuak beteko dituztela bermatzeko azpiegitura eta esperientzia izatea. Lankidetzaren arloan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute. Eskaera aurkezteko epea azaroaren 2tik 30era joango da, eta HAZen egin beharko da aurkezpena (Markes plaza 2). Proiektuak aurkezteko formulario-ereduaz gain, honako hauek aurkeztu beharko dira: erakunde eskatzailearen dokumentazioa, Estatutuen fotokopia legeztatua, dagokion erregistroko inskripzioaren fotokopia legeztatua, IFZren fotokopia eta zerga-betebeharrak ordainduak dituela egiaztatzen duen agiria, erakundearen organigrama, aurreko urteko kontuen balantzea eta azken bost urteetan kudeatutako proiektuak.
Diru-laguntza bakoitza ezingo da 15.000 eurotik gorakoa izan, ezta proiektuaren zenbateko osoaren % 75etik gorakoa ere. Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie onuradunei, deialdi publikoa argitaratzen   denetik   aurrera   zenbatzen hasita. Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, interesa duten elkarteek jo dezatela HAZera.

Oinarriak    Txostena

 


Deskargatzeko eskabideak: