Albisteak

GLL 
2011ko lehenengo seihileko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) eskabideak aurkezteko epea martxoaren 29tik apirilaren 29ra bitartekoa (biak barne) izango da.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak sei hilabetero emango diren prestazio ekonomikoak dira (Balmasedan bi urtean). Honako hauek jasoko dituzte laguntzok: gizarte-bazterkeriaren    egoerak  prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei (ohikoak zein apartekoak) aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak. Larrialdi egoeratzat jotzen dira oinarrizko eta premiazko beharrak (besteak beste,   etxebizitza   mantentzea)  asetzeko ohiz kanpoko gastuak eragiten dituzten egoerak.
Informazio gehiago mahi baduzu, eskatu hitzordua Gizarte Ekintza bulegoan (udaletxeko 1. solairua) edo 946102491 telefono-zenbakian.