Albisteak

Kartela 
Negozio edo enpresa-proiektu baterako ideia baldin badabilkizu buruan, Behargintza-Enkarturren hura gauzatzen lagundu nahi dizugu, 2014ko azaroan eta abenduan eta 2015eko urtarrilean zehar. Parte-hartzaile bakoitzak Lanbideren eskutik 2.000 euro jasotzeko aukera izango du 18 eta 24 urte bitarteko adina izanez gero, eta 1.500 euro 25 urte edo gehiago izanez gero.
Urriaren 17a arte izango da eskaera aurkezteko epea eta Gueñeseko Behargintza-Enkarturren (Enkarterri kalea 2) egin beharko da. Informa zaitez Enkarturren Balmasedako eraikineko azken solairuan edo 946801002 telefono-zenbakira deituz (Irenerengatik galdetu). Aprobetxa ezazu Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatutako pertsona ekintzaileentzako laguntza-programak eskaintzen dizun aukera eta jarri abian zure etorkizuna.