Albisteak

Laguntzak Hirugarren Mundurako 
Balmasedako Udalak, urtero bezala,Balmasedako Udalak 2011ko urtean 5 proiektu babestu ditu, aurrekontuaren % 0,70 elkartasun-proiektuetara bideratzeko hartutako konpromisoa betez. eta horietako bakoitzean gure hiribilduarekin zuzeneko edo zeharkako lotura daukan pertsona batek eskaintzen du bere laguntza.
Lehenengo proiektua Peruko Santa Rosa komunitatekoa da. Proiektu horretarako 22.154 euro bideratu dira Udaleko kutxetatik. Proiektu horren   helburua    da    herria  basoberritzea, arrainen ugalketarako laborategia jartzea eta minusbaliatuentzako etxea egitea (obrak, mantenua, sendagaiak…) Proiektu horren arduraduna Josefina ahizpa da. Josefina Balmasedakoa ez bada ere, harreman handia dauka gure hiribilduarekin.
San Cristobalen (Venezuela) laguntza behar dute familia behartsuenentzat, eta Udalak 14.578 euro eman ditu. Balmasedako Merche Martín ahizpa, Misioneras Parroquiales del Hogar-eko kidea, arduratzen da helburu hori gauzatzeaz.
Beste proiektuetako bat Baan Marinan (Thailandia) ari da gauzatzen Consuelo García Jordán ahizpa. Proiektu horretara 10.378 euro bideratu dira, eta helburua da Phayaoko zentroko instalazioak (jangela, sukaldea, ikasgelak, komunak) egokitzea, langileentzako erresidentzietako logelak moldatzea eta Chiang Maiko Harrera Zentroa zaharberritzea.
Buenos Airesen (Argentina) dago Felisa de Palacio ahizpa. 15.614,34 euro bidali dira “Creando futuro de Buenos Aires” proiekturako. Ekarpen horren helburua da heziketa-laguntza eskaintzea San Francisco Solano-Quilmes auzoko “Una Huellita” gizarte eta kultura arloko ekintza-fundazioko neska-mutikoei eta gazteei.
Udalak lagundu duen bosgarren eta azken proiektua Goyo Alonso anaiaren "Horizontes al futuro" proiektua da. Goyo Honduraseko Comayaguan dabil, eta 23.338 euroko ekarpenarekin proiektu horretako umeen familiei lagundu nahi zaie. Kaleko umeak gizarteratzen ere lagunduko da. Beste helburuetako bat da Lazos de Amistad eskolaurreko zentroa mantentzea, zentrokoak ez diren neska-mutiko behartsuei lanbide-hezkuntza ematea eta osasun proiektua gauzatzea.
Guztira, 73.436,34 euro eman ditu Udalak elkartasun-proiektuetarako, bertako pertsonei etorkizun hobea eskaintzeko itxaropenez.