Albisteak

Sahara 

Abenduaren 4tik 12ra, Udalaren Berdintasun, Osasun eta Inmigrazio Saileko zinegotzia den Yolanda Otazua Saharako Tifariti herrian egon zen. Tifariti Balmasedarekin senidetuta dago eta urtero Balmasedako Udalak lagundu egiten du herri horren aldeko proiektuetan, han premia handiak daudelako. Bidaia horretan sei ur bidoi erosi dituzte Castroko (Smara) ginekologia eta geriatriako anbulatorio berrirako eta buru-urrituen zentrorako diru-ekarpena egin du.

Bestalde, gutxi barru hasiko dira elikagaiak biltzeko kanpaina, Enkarterri-Sahara elkarteak gure eskualdean aspalditik burutzen duen karabana solidariorako. Jendeak ematen dituen oinarrizko elikagaiak jaso ondoren Saharara bidaliko dira. Aurreko urteetan bezalaxe, Emakumearen Etxean, ikastetxeetan, Alitxun, Bittin eta Marisol, Ercoreca eta Eroskin utzi ahal dituzu jakiak. Aurten jasoko diren produktuak hauexek dira: atuna, sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekariak eta emakumeentzako konpresak. Produktuak uzteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da. Informazio gehiago nahi baduzu, enkarterrisahara@hotmail.com helbidera idatzi edo 638050744 zenbakira deitu.