Albisteak

 

Martxoaren 2ko 0113/18 zenbakiko Alkatetza Dekretuaren bidez onetsi egin da 2018 ekitaldiko lankidetza eta garapenerako proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia.
Dekretu horrek, halaber, eskaera-epea ezartzen du; epea iragarki hau BAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko martxoaren 28an bukatuko da. Horrez gain, eskatzen diren laguntzen muga ekonomikoak ere zehazten dira.
Deialdia lankidetza eta garapenerako proiektuak finantzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen oinarrien arabera egingo da; oinarri horiek irailaren 11ko 487/2017 Alkatetza Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 186 zenbakian argitaratu ziren.

Oinarriak