Albisteak

Udala 
Udalak, gune historikoan igogailuak jartzeko diru-laguntzen ildotik, guztira 1.382,12 euro eman berri dizkio diru-laguntza eskatu duen etxejabeen elkarte bakarrari. Halaber, beste 11.969,76 euro banatu dira bost eskatzaileren artean teilatuen, fatxaden eta atarien birgaitze-jarduerak egiteko.
Guztira, Udalak 13.351,88 euro banatu ditu 2011ko ekitaldiko bi diru-laguntza horietan.
Gogorarazi nahi dizuegu 2012 ekitaldi honetan kendu egin direla norbanakoentzako diru-laguntza guztiak; hala nola, aurretik aipatutakoak. Helburua de beharrizana duten pertsonentzat laguntza-funtsa sortzea, laguntzak gehiago behar dituztenei helarazteko.