Albisteak

BALMASEDAK DIPLOMA BAT JASO DU, BERE TOKIKO AGENDA 21EN EBALUAZIOA DELA-ETA 
BALMASEDAK DIPLOMA BAT JASO DU, BERE TOKIKO AGENDA 21EN EBALUAZIOA DELA-ETA
Joan den otsailaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Udalsarea 21 udalerrien sarearen lehendakari gisa, diploma bat eman zion Balmasedako alkate Álvaro Parrori,  Udalsarea 21 udalerrien sareko Tokiko  Agenda  21en  kalitatea  ebaluatzeko programan izandako parte hartzeagatik.
Ia beste 40 udalerrirekin batera egin zen ekitaldia, “Euskadiko Udalerri Jasangarriaren 2014ko Saria” aipamenaren ospakizunean (aurtengo ekitaldian saria Durangori eman zaio). Sailburuak, gainera, aipamen bereziak eman zizkien Gasteiz, Tolosa eta Maruri-Jatabe udalerriei, Durangon bertan egin zen ekitaldian, Berdeago Ingurumen Jasangarritasunaren Euskal Azokarekin bat etorriz.
Diploma eskuratu da modu boluntarioan parte hartu delako herriko Tokiko Agenda 21en kalitate maila zehazteko analisi batean, “Tokiko Agenda kalitatea Tak21” ebaluazio sistemaren bidez.
Sistema horrek bost faktore hartzen ditu kontuan, Tokiko Agenda 21en kalitate osoa zehazteko: estrategikoa, zeharkakotasuna, partaidetza publikoa, operatiboa eta jasangarritasun adierazleak.
Faktore estrategikoak, beste hainbat alderdiren artean, lidergo politikoa eta tokiko ekintza planaren izaera integrala neurtzen ditu, baita tokiko agenda gainerako toki politikekin zer-nola dagoen lerrokatuta ere. Jasangarritasun politikak udal bateko sail guztietan aplikatzearen bultzada eta inplikazio teknikoa hartzen ditu kontuan zeharkakotasunak. Partaidetza publikoak herritarren parte-hartze aktiborako mekanismoei erreparatzen die, baita lortutako dinamismo mailari eta parte-hartzaileen aniztasunari eta ordezkagarritasunari ere. Faktore operatiboak tokiko ekintza planaren formulazioa balioesten du: kalitate maila, bideragarritasuna eta egokitzapen maila, gauzatze maila eta Aalborgeko Konpromisoak betetzeari egindako ekarpena, besteak beste. Eta, azkenik, toki jasangarritasuneko faktoreak ingurumen, gizarte eta ekonomia kalitatean izandako hobekuntza kuantitatiboak neurtzen ditu.
Balmasedari dagokionez, puntu kopuru hauek eskuratu ditugu: 7,76 faktore estrategikoan, 7,66 zeharkakotasunean, 5,53 partaidetza publikoan, 7,65 faktore operatiboan, 4,69 toki jasangarritasuneko faktorean eta 6,66 ardatzen puntu kopuru osoan. Aztertutako udalerrien batez bestekoaren gainetik gaude denetan.