Albisteak

Kartela 

Datorren urriaren 5ean, 19:30ean, Balmaseda Fashion Day moda desfilearen hirugarren edizioa egingo da San Juan plazan. Ekitaldia Iñigo Sastre esatari balmasedarrak aurkeztuko du, eta bertan Begi FM tokiko irrati-etxeko ohiko kolaboratzaile hauek hartuko dute parte: Esmeralda Villa eta Amaia Celis.
Balmasedako hamaika saltokik hartuko dute parte desfilean, publikoari udazken-neguko bilduma erakusteko: Atyka oinetakoak, Otxoa oinetakoak, Andrade jostundegia, Laura, Zuriñe lentzeria, You&me Ck, La Balanza, Kekos denda, Pipirigaña, Ttpia haur eta gazteentzako oinetakoak eta Zaitegui.
Desfilean arituko diren modeloak Balmasedakoak dira, eta era eskuzabalean ari dira elkarlanean Balmasedako Merkatarien Elkartearekin. Nabarmendu behar da aurten ere Balmaseda Fútbol Club-eko jokalariek hartuko dutela parte.
Aurten, berritasun gisa, MILD bertako musika taldeak joko du, eta bertaratzen direnen artean talde horren CDak eta elkarteko saltokietan gastatzeko 20 euroko 15 txartel zozketatuko dira.
Gainera, paperezko jantzien bildumak emango dio amaiera moda desfileari, hain zuzen, Gueñesko Paperezko Soinekoen Lehiaketa ospetsuan parte hartu duten jantziek, Fuensanta Díez Pereda diseinatzaile balmasedarrarenak.
Ekitaldi horretan, honako hauek lagundu dute: Balmasedako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak.