Albisteak

Kartela 

Ekainaren 24an Balmaseda Musikafest-en lehenengo edizioa egingo da, Ostabalen eskutik. Herriko nahiz probintziako taldeek egun osoan girotuko dituzte geure kaleak, eta musikari lotutako jarduerak egingo dira: hala nola diskoen eta instrumentuen azoka, luthierrak, tailerrak etab.
Hiru agertoki jarriko dira (Foru plazan, Hedegile kalean eta Millonario zubiaren ondoko plazan), baina ez da kontzertu bat baino gehiago egingo aldi berean. Musika 13:00etan hasiko da, eta bazkaltzeko atsedenaldia egongo da. Oraingoz, bederatzi taldek baieztatu dute kontzertuan arituko direla, zein baino zein desberdinago: The Binilos, Old Glasses, Bonzo, Lorelei Green, Skimales, The Hammins, Midnight Road, Black Boga eta La Colina en Llamas. Askotariko estiloak joko dira, eta abesti entzutetsuen bertsioak zein material propioa entzun ahal izango ditugu: Balmasedan eta Bizkaian gazteek egiten duten musikaren bilduma adierazgarria eskainiko da.
Egun horretan “Tabernetan jan” ere egin ahal izango dugu; izan ere, geure hiribilduko ostalaritza-establezimenduek proposamen horren bigarren edizioa antolatu dute. Bada, Ostebalen bazkide diren tabernek euro baten truke eskainiko dute lehenengo edo bigarren plater baten errazioa, eta postrea 0,50 euroan. Ostalaritza-ekitaldi hori 14:00etan hasiko da, eta janaria amaitu arte iraungo du.
Plan ezin hobea dugu, beraz, San Juan egunean musikaz, gure ostalarien trebeziaz eta hiribilduaz gozatzeko.