Albisteak

Slow mugimendua 

Slow mugimendua bizimodu baten filosofia da, korrika ibili beharrean, minutu bakoitza gozatzea proposatzen duena. Horretarako, "lan egitea bizitzeko eta ez bizitzea lan egiteko" oinarri duen baloreen eskala berria proposatzen du. Biodibertsitatea, bertako ohituren eta kulturaren aldarrikapena, teknologiaren erabilera egokia… horiexek dira mugimendu horren ezaugarri batzuk; finean, benetako bizi-kalitateko espazioak sortzea. Gauzak berehala egitea eta arrakasta batera doazela dioen betiko esaera horren aurka, lehentasuna kalitateak izan behar duela aldarrikatzen da.

2009an Espainiako estatuan Slow Cities edo Hiri Geldoak mugimenduan sartu diren hiru hirietako bat da Balmaseda; denbora lasai hartu eta bizitzaz gozatzeko kalitateko espazioak eta zerbitzuak sortzen dituzten jarduerak eta proiektuak burutzeagatik lortu du Balmasedak sare horretan sartzea. Hauexek dira proiektu horietako batzuk: gure ohituren garrantzia Aste Santuan eta Erdi Aroko Azokan, bazkari tradizionala eta putxeran erabiltzen diren bertako produktuak, Balmaseda hiri iraunkorragoa izateko eta aldaketa klimatikoaren aurkako ingurumen-politika, oinezko kaleen sistema, ondarea mantentzeko proiektuak (Hirigune Historikoak Birgaitzeko Plan Bereziak), txikizkako merkataritza eta ostalaritzaren aldeko apustua, irisgarritasunaren hobekuntza edo kalitateko zerbitzuen eskaintza (haurrentzako jolas eremuak...).

Euskal Herri osotik Mungia eta Lekeitio bakarrik daude sare horretan, eta aurten Balmasedak hiri geldoen sare horretan sartzea merezi izan du. Estatuan, bestaldetik, honako hiri hauek daude sarean: Begur, Bigastro, Pals eta Rubielos de Mora. Eta Europan, besteen artean, Horn (Austria), Silly (Belgica), Hersbruck (Alemania), Cockermouth (Bretaina Handia) Cisternino (Italia) edo Lagos (Portugal). Horiek guztiak, bizitzeko eta gozatzeko hiriak dira.