Albisteak

Gabonetako argiek nabarmendu egiten dute Balmaseda 
Abenduaren 3an piztu zituzten Balmasedan Gabonetako argiak. Kalitate handiko argiak jarri dituzte, eta horrek bereizi egiten du gure udalerria gainontzekoetatik. Batetik, gune historikoko argiak Udalarenak dira. Bestetik, urtero apaingarri ezberdinak alokatzen dira hiribilduko gainerako guneetan jartzeko. Oraingoan, "Zorionak" jartzen duten kartelez gain, hainbat irudi (loreak, trenak, eta abar) dituzten 13 arku berezi jarriko dira Balmasedan zehar: Enkarterri etorbidean (30 apaingarri baino gehiago jarriko dira faroletan), San Ignazio auzoan, Valbuena zeharkalean eta Galtzada, Felix de la Torre, Geltoki, Dorre, Graziako Andra Mari, Pandozales, Harrizko Gaztelu eta Presa Encimera, Kalbario eta Larrugin kaleetan.
Aurten ere Gabonetako zuhaitzak jarriko dira horiek eskatu dituzten saltokien aurrean. San Severino plazan eta San Juan plazan, berriz, bi izei handi jarriko dira, bata zortzi metrokoa eta bestea seikoa. Bi plaza horietako faroletan eta El Millonario eta Celemin zubietako faroletan zintzilik jarriko diren argiek eta Udaletxeko fatxadako apaindura bereziak osatuko dute Gabonetako argiztapen ikusgarria.
Oraingoan ere errespetuz eta gizalegez jokatzeko eskatu nahi dugu, Gabonetako apaingarri horiek guztionak baitira.