Albisteak

Balmaseda 

Balmasedako Udalak bertako jendeak udalerriari buruz pentsatzen dutena jakin nahi izan du   eta horretarako, telefonoz inkesta egin die udalerrian bizi diren 400 pertsonari. Bi zatitan inkesta horien emaitzak emango ditugu.

Inkestaren emaitzen arabera,  herritarrak pozik daude Balmasedarekin bizitoki gisa eta oso balorazio altua egin dute:  oso ondo altua, 10etik  8,68. Gutxi gorabehera erdiek (% 41) gehieneko puntuazioa (10)  eman diote. Hamarretik lauk 8 eman diote eta ia-ia % 16k  9.
Azken urteotan udalerriak izan duen garapenak ere balorazio ona jaso du. Herritarren %  6k bakarrik uste du herriak txarrera egin duela eta %   86k uste du onera egin duela. Herria hobetzeko oztopoen artean,  herritarrek langabezia aukeratu dute eta horren ondoren, obrak, aparkaleku falta, trafikoa edo alde historikoaren itxiera.

Langabezia, gehien kezkatzen gaituen  arazoa
Hamarretik lauk uste dute langabezia dela herriaren arazo nagusia eta  Balmasedan bizi direnen kezkarik handiena. % 26ren  ustez, herriaren arazo nagusia da eta   % 13rentzat    arazo   pertsonal handiena da.
Inkestaren emaitzaren arabera,  langabeziaz gain, aparkalekurik ez egotea da kezka handiena  eta, oro har, herrian dauden arazo nagusietako bat. Norberarentzat ere arazo handia da.
Kezka horiek direla eta, udalerrian dauden beharrizan nagusiak dira lanpostuak eta industria  sortzea, eta halaxe adierazten dute hamarretik hiruk. 
Herritarrak kezkatzen dituzten beste arazoak askoz ere garrantzi txikiagokoak dira, esaterako, oinezkoentzako kaleak edo gehiegizko trafikoa; herritarren % 10   baino    gutxiago   kezkatzen dira gai horietaz, eta  askoz urrunago daude inmigrazioa, gazteentzako jarduerarik edo berdegunerik eza.

Balmaseda kirolaren alde
Udal gobernuak aurreikusita dituen proiektuen artetik preziatuena udal kiroldegia eta estalitako igerilekuak eraikitzea da. Hamar balmasedarretik zortzik beharrezkotzat jotzen dituzte kirol gune horiek. Jarraian, Horcasitas jauregian egin nahi den hotel-eskola eta Gazteluko Muinoko hiri-parkea dira herritarren proiektu gogokoenak.

Cadaguako korridorea
Balmasedako herritarren iritziz, herriak hobera egin du azpiegitura horri esker, gaur egun azkarrago iristen dira, hobetu egin da Balmaseda eta beste herrialde batzuen arteko komunikazioa, herrigunean trafikoa txikiagoa da, eta herritarrek diote segurtasuna handiagoa dela.

Balmaseda turismo-jomuga
Balmasedara etorri diren turisten kopurua nabarmena izan da herritarrentzat. Inkestan parte hartu duten % 85ek turista gehiago antzeman dituzte herrian, eta euren ustez, erakundeek egindako sustapenari esker egin du gora turismoak. Erakundeek lan horretan jarraitu beharko lukete; hala diote 10 herritarretik 7k. Izan ere, herriko inork ez du zalantzan  jartzen turismoa ona dela Balmasedarentzat, eta horrekin bat datoz inkestan parte hartu duten ia-ia guztiak.

Emakumearen Etxea, preziatuena
Udal zerbitzuen inguruan balmasedarrek egindako balorazioan, Emakumearen Etxeak lortu ditu puntu gehien, eta horren ondoren,  kultura, osasun edo hiri-segurtasunerako zerbitzuek. Honako hauek ere puntuazio ona lortu dute: ingurumena, obrak eta zerbitzuak, euskara zerbitzua, kirol arloa eta gizarte zerbitzuak. Ozta-ozta    gainditu  dute,  ordea,  gazteentzako ekintzek eta trafikoak.

Gutxien baloratzen diren zerbitzuak hiribilduko herritarren artean kezka handiena sorrarazten dutenak dira: enplegua   sortzea,   enpresak  erakartzeko gaitasuna eta aparkalekuak.