Albisteak

Parte hartu ezazu! 
Ezagutu nahi al dituzu Balmasedako bizi-kalitatea hobetzeko Ingurumen Sailak proposatzen dituen hobekuntzak? Hurbildu zaitez datorren urtarrilaren 18an udaletxeko bilkura-aretora (1. solairua) 18:30ean, eta Tokiko Agenda 21 Plan Berriaren aldez aurreko diagnostikoaren zirriborroa ezagutzeko aukera izango duzu. Zirriborro horretatik irtengo dira Balmasedan hurrengo urteetan zehar egingo diren hobekuntzetarako jarduerak. Erronka da hiribildu iraunkorragoa lortzea, bere baliabideak hobeto baliatzen dituena, bizi-kalitate hobea eskaintze aldera. Hiritarren Foro hau, gainera, partaidetzarako plataforma ere bada, eta zure iradokizun eta ekarpenek zeresan handia izango dute. Ezagutu etorkizuneko Tokiko Agenda 21 eta parte hartu.