Albisteak

Bainuetxea 
2012ko otsailetik abuztura (biak barne) bainuetxe-zerbitzua erabili nahi duten jubilatu guztiek eskaera egin beharko dute udaletxeko Gizarte Ekintza Saileko bulegoetan (1. solairua). Eskaera urtarrilaren 17a baino lehen egiten dutenek lehentasuna izango dute, baina itxarote-zerrenda maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik.
Era berean, maiatzaren 17a baino lehen aurkezten diren eskaera guztiek lehentasuna izango dute irailetik abendura bitarteko txandan. Hil horietarako itxarote-zerrenda zabalik egongo da urriaren 30era arte.