Albisteak

Begi FM 
BEGI FM, Enkarterriko irrati digitala, Android-en (telefono inteligenteen sistema nagusia) entzun ahal izango da laster. Horretarako, aplikazioa ESRadios gunetik jaitsi beharko da. Era berean, iPhone daukatenek horretarako BEGI FMk beren-beregi sortu eta Balmasedako Bidenet enpresak garatutako aplikazioa baliatu ahal izango dute. Sarbidea edukiko dute Enkarterriko albisteetara eta kultur agendara, besteak beste. Euskadin aitzindaria izateaz gain, teknologia berrien erabileraren aldeko beste pausu bat ere izango da. Hori da, hain zuzen ere, irratiaren ezaugarri nagusietako bat.
Beste alde batetik, BEGI FMk frekuentzia aldatu du: 105.5 FMra igaro da. Gainera aldaketak egin dituzte programazioan: "Gure   Etxea" ostiral eta larunbatetan emango da 11etan eta "Egunon Enkarterri" goizez emango da astelehenetik ostegunera 11etatik aurrera. Era berean, entzuleen parte-hartzea bultzatuko da 946 102 459 telefono-zenbaki finkoaren bidez eta gure futbol taldeak etxean jokatzen dituen norgehiagokak zuzenean emango dira.