Albisteak

Beharsarea.net 
Beste udalerri batzuek bezalaxe, Balmasedak bat egin du Beharsarea.net atariarekin; euskaraz egiten diren lanen eskaintzak eta eskaerak kudeatzeko foroa da. Doako zerbitzua da, eta tresna erraza eta eraginkorra da euskarazko lan eskaintzak eta eskaerak aurkezteko. Erabiltzaileek bi eskakizun besterik ez dituzte bete behar: lana hizkuntza horretan egitea eta hitzartutako lana baldintza duinetan gauzatzea. Balmasedaz gainera, beste batzuk ere parte hartzen ari dira egitasmoan: Bilbo, Erandio, Etxebarri, Getxo, Igorre, Laukiz, Maruri-Jatabe, Leioa, Lemoa eta Durangoko zein Enkarterriko Mankomunitateak.