Albisteak

Igerileku- liburutegia 

Uztailaren 1etik eta igerilekuetako udako denboraldia amaitu arte, Biblioigerilekuaz gozatzeko aukera izango duzue goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Abuztuan, arratsaldez baino ez dugu eskainiko zerbitzu hau. Udal Liburutegia ohiko ordutegian izango dugu zabalik uztailean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, alegia. Baina abuztuan itxita egongo da.

La Caixa aurrezki kutxari eskerrak eman nahi dizkiogu, Biblioigerilekuko karpa eskuratzeko eman duen laguntzagatik.