Albisteak

Barraconeko bidea 
Amaitzekotan daude Barraconeko bidea bidegorri egiteko obrak Balmasedan. Lehenengo zatian, Fabio Murga tailerren parean, barandak jartzea eta oraindik bizikletaz egin ezin den errege galtzadaren zatia berritzea baino ez da falta. Bidearen gainerako eremua Zallakoa da, eta bertako Udalak aurreikusita dauka urte amaierarako amaituta egongo dela eta gure bidea La Herrera-rekin lotuta geldituko da.